IKUS-ENTZUN

“Dokuirun 2022” programaren barruan “Fantasia” filma

Irunen Dokuirun zine-programa garatzen ari da. Film hibridoak, esperimentalak eta abar eskaintzen ditu, eta horietan, hiriko areto komertzialetan normalean sartzen ez diren gaur egun ekoitzitako filmak eskaintzen zaizkie herritarrei.
Amaia Kultur Zentroan egiten diren proiekzioekin batera, aurkezpenak eta mahai inguruak izaten dira, eta protagonista edo adituren batek ere hartzen du parte.

Gaur, hilak 11, Fantasia filma izango da ikusgai, Aitor Merino zuzendariarena. Dokumentalean zuzendariaren familiaren intimitatea antzematen da, eta haiekin Mediterraneoan zehar egindako bidaia bat probesten du zahartzaroaz, familiaz eta memoriaz hausnartzeko.  Filmaren aurkezpena eta solasaldia zuzendariak berak egingo ditu.

Aitor Merinok zinema, antzerki eta telebistarako aktore gisa egin du lan bereziki. Zuzendu zuen lehen film laburra, El pan nuestro (2007), Espainiako eta nazioarteko hainbat jaialditan saritu zuten eta Goya sarietarako ere izendatu zuten. Asier ETA biok (2014) film luze dokumentalak Irizar Saria jaso zuen Donostia Zinemaldian, besteak beste. Fantasia, Malagako zinema-jaialdian aurkeztu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button