ARTEA

Juana García-Pozueloren erakusketa, Rekalde Aretoan

Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak jaso dituzten artistak, Barriek programaren barruan kokatzen dira eta horietarik  aukeraketa bat aurkezten du hilero Rekalde Aretoak. Orain, Juana García-Pozueloren To the end izeneko erakusketa egongo da Rekalde Aretoan maiatzaren 19tik uztailaren 19ra.

Juana García-Pozuelok sortutako irudiek duten ezaugarri nagusietako bat figuraren eta paisaien batuketa da. Juanaren ustez, “margotzeko prozesu mundura hurbiltzeko, mundua hobeto ezagutzeko modu bat da, paradoxikoki, mundutik urruntzeko borondatez egina”. Lan egiteko duen moduagatik, artistarentzat pintura “ariketa bat da, hasteko barne-azterketa bat, jakin-mina pizten duten gaiei buruzko hausnarketa bat, eta abian jartzen da gure gorputzak behar estetikoekin -ez oinarrizko beharrizanekin- zerikusia duen estimulu bati erantzuten dionean”.

Artistaren helburua ikuslearen barneko imajinarioa piztea da, errealitatetik harantz dauden tokiei buruzko oroitzapenak eta gogoetak sortzea, eta egile eta ikuslearen arteko konplizitatea lortzea, beti ere perfekzionismoa bilatuz. Irudietan, inguruen zehaztasuna nabarmentzen da, eta atzetik argitutako pantailei dagokien kolore saturatua ere bai.

“Irudikapen hauek erabiltzen ditut alegoria piktoriko batzuk sortzeko, oroitzapenak, barneko emozioak, gizateriaren historia, eta naturak eta psikeak eragiten didaten lilura inspiraziotzat hartuta” esan du artistak.

Juana García-Pozuelo Logroñon jaio zen 1978an eta Bilbon bizi da 1996tik. Arte Ederretako lizentziaduna da UPV/EHUko Unibertsitatetik, eta Arte Sorkuntza eta Ikerketako Masterra du egina unibertsitate berean.

Hainbat ikastaro egin ditu bere prestakuntza osatzeko, besteak beste, New Yorkeko School of Visual Arts eta Salzburgoko Summer Shool of Fine Art zentroetan. Banakako zazpi erakusketa egin ditu Bilbo, Basauri, Gasteiz eta Logroñon. Jaso dituen sarien artean, hauek nabarmentzen dira: Bizkaiko Foru Aldundiaren 2012ko sorkuntzako beka, Bilbao Arte Fundazioan eta New Yorkeko Staten Island-eko Snug Harbor Cultural Center-en izandako egoitzak, eta Errioxako Parlamentuaren Pintura Lehiaketako Eskuratze Berrientzako bi sari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button