BERTSOTAN

Altzako V. Bertsopaper Lehiaketa

Bizarrain Euskara Elkarteak antolatuta, Altzako V. Bertsopaper Lehiaketa abian da. Lanak aurkezteko epemuga maiatzaren 4a izango da.

Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da. Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira. Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu. Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.

Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Gutun-azal handi batean sartuko dira bertso-sorta orijinalak eta 2 kopia, beste gutun-azal txikiago batean joango diren egilearen datuekin batera (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).

Lanak Bizarrain Euskara Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira: Bizarrain Euskara Elkartea, Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza.

Saridunak maiatzaren 10an emango dira ezagutzera, Altzako XIV. Bertso Asteko bertso bazkarian. Lehiaketako irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button