BESTELAKOAK

Galdeketaun lehiaketaren sariak entregatu ditugu

Galdeketaun 12 eta 17 urtetako gazteentzat, Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri.com kultura-arloko atariarekin batera, abian jarritako ekimena da. Gazteek euskaraz jolasteko aukera izan dute APP baten bidez. Lehiaketak hilabete bi iraun du eta 10.150 jokaldi baino gehiago egon dira, eta 200 gazte baino gehiagok parte hartu dute.

Euskaraz jolasteak sariak izan ditu eta edizio honetan lau sari egon dira: azken teknologiako sakelako telefono bi eta tablet bi. Atzo arratsaldean izan zen sari-banaketa Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Asier Herguedas (17 urte) izan da puntu gehian lortu dituen lehiakidea. Lehen hamarren artean zozketatu da bigarren saria, eta Haizea Tian Grisaleñari  (12 urte) suertatu zaio. Tablet (Bq Edison 3 tablet) biren zozketa  ere egin da parte hartu duten guztien artean, eta  Ana de Lázaro (12 urte) eta Iker Sánchez (13 urte) izan dira irabazleak.

Arrakastatsutzat jo daiteke bigarren edizioa, iazko parte-hartzearen halako bi lortu baita. Horrek frogatzen du euskara parte-hartzaileen artean hizkuntza erraza eta ohikoa dela. APPa, bestalde, oso erakargarri egin da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button