MUSIKA

Gerardo Armestoren “Ikuspuntu geldiezina” erakusketa, Artium Museoan

Artiumek Gerardo Armesto. Ikuspuntu geldiezina erakusketa abiatu du ekainaren 20ra arte.  Gaur berton, erakusketaren hasierarekin bat eginez, Gerardo Armestoren eta Daniel Castillejoren arteko elkarrizketa antolatu da, 18:30ean, emanaldi aretoan.

Erakusketaren oinarria Armestok 80ko hamarkadan egindako zortzi bideo-lan dira. Lan horiek “erreferentziazkoak dira animazioaren esparruan, analogikoaren eta digitalaren arteko igarobidean”. Gainera, erakusketa testuinguruan kokatzen duten marrazki, maketa eta eskulturekin osatu da.

Gerardo Armestok (Gasteiz, 1949) 1981 eta 1990 urteen artean bideoz egindako lanak aurkezten ditu erakusketa honetan, eta “pieza horiekin batera marrazki-koaderno batzuek, maketek eta objektu eskultorikoek koherentziaz lotzen dituzte artistaren ekoizpena eta haren pertzepzioari buruzko garapen teorikoak eta analisiak. Erakusketa Bildumaren Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 artean izeneko proiektuko beste azterketa-kasu bat da”.

Aipatutako erreferentziazko lan horietan, “berrikuntza teknikoarekin batera, ikuspuntuak, proiekzio geometrikoak eta euskarriak hartzen dute protagonismoa, eta haien izaera zehatz eta definituak eraikuntza finkatu eta irreal bat erakusten digute, aldi berean, mugimenduan dagoen ikuspuntu geldiezinak errealitatearen irudi desitxuratua, konplexua, itzultzen digula”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.