MUSIKA

Hesian taldea nobedadeekin dator

Hesian taldeak AEBetako Boiseko ikastolarako egindako kantua Bihotzetik Mundura du izenburua eta kantua grabatzeaz gain, bideo muntaia ere egin du Sakanako ska-rock zortzikoteak. Honatx bideoa.

Aipaturiko enkargua egin ez ezik, Hesian taldeak bira berria ere hasi zuen hil honen 5ean. Hala, Altsasu eta Hernanin jo ostean, bihar Txantreako Akelarre kultur elkartean izango dira; hilaren 28an, berriz, Tolosako Bonberenean joko dute.

Otsailari dagokionez, hiru kontzertu gehiago eskainiko dituzte: 2an Gernikako gaztetxean arituko dira, eta gainerako biak Italian izango dira 25ean eta 26an, Torinon eta Milanon hurrenez hurren.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button