BERTSOTAN

GBTX19ko hurrengo saioak Zumarraga-Urretxun eta Elgoibarren jokatuko dira

Bihar, irailaren 28an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Zumarraga-Urretxura iritsiko da eta hurrengo egunean, Elgoibarren izango da saioa.

Biharko final-zortzirena Zumarraga-Urretxun Zelai Arizti Aretoan izango da, 17:00etan hasita, eta  bertaratuko diren bertsolariak  honakoak dira: Eli Pagola Apezetxea, Iker Ormazabal Ojeda, Iñigo Izagirre Urteaga, Mikel Tapia Aierbe, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Mendizabal Jauregi.

Igandean bertsoarekin gozatzeko abagunea izango da Elgoibarko Herriko Antzokian jokatuko den saioarekin. Hori ere 17:00etan hasiko da, eta bertan Ane Labaka Mayoz, Endika Igartzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia.

Ohi bezala, bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button