MUSIKA

Moon Duo bikoteak joko du Gasteizen

Hasiera baten John Coltrane and Rashied Ali jazz bikote klasikoa inspirazio gisa hartuta sortu zen bikotea, gerora Silver Apples, Royal Trux, Suicide, eta Cluster taldeetatik edaten duen musika errepikakor, sinple eta lisergikoa egiteko.

Gitarra, ahotsa, eta teklatuak erabiliz, Moon Duok Alemanian 70eko hamarkadan egiten zen abangoardiako rock psikodelikotik gertu dagoen jarioa sortzen du.

Gaurdaino binilizko hiru erreferentzia argitaratu ditu, bata bestea baino sendoagoa: Love On The Sea 12 hazbetekoa (Shic Thirst); Killing Time EPa (Sacred Bones); eta Escape LPa (Woodist).

Ostegunean Gasteziko Ibu Hots aretoan izango dira; esperientzia kosmikoa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button