ARTEA

Gazteen proposamen artistikoak Garazin

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, aurten lehen aldiz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatu du. Bi sari banatuko dira guztira: Itzal Aktiboa saria, 2.000 eurokoa, epaimahaiak emana, eta Donibane Garazi Hiriko saria, publikoaren oharretan oinarriturikoa.

Sari honen helburua, arte garaikidean lan egiten duten Euskal Herriko artista gazteak saritzea da. Sari honek, sorkuntza, artistak, eta oro har, artea bultzatu nahi ditu.

Orain, Itzal Aktiboa gazte sorkuntza sariaren bost finalisten obrak Donibane Garazin ikusi ahalko dira, urriaren 1etik azaroaren 1era. Finalista hauen arteko sariduna urriaren 14an, 18:30etan, jakinaraziko da. Euskal Herrian arte garaikide inguruan famatuak diren pertsonez osatu da erabakia hartuko duen epaimahaia.

Horretarako hautatu diren artistak honakoak dira:
Veronica Domingo Alonso, 22 urteko da, Getxokoa. Bilbo eta bere ingurunearen arkitektura gogoratzen duen Txinako tintazko zirriborro sorta bat erakutsiko du.
Anne-Laure Garicoix, 24 urtekoa da eta Donibane Garazin bizi da. Akrilikoz, tintaz eta kolorezko arkatzaz eginiko La Chute d’Orlando Black izeneko margo handi bat erakutsiko du.
Myriam Gesalaga Eizagirre, 24 urtekoa da, Zarauzkoa. Taula baten gaineko margoaren mugimendu indarraz inspiraturiko estanpa abstraktu sorta bat erakutsiko du.
Zaloa Ipiña Bidaurrazaga, 24 urtekoa, Bilbotarra. Argi distira 7 izeneko argazkia erakutsiko du. Argazki hau, sorta baten parte da, argiari buruzko filma bat egiteko balio izan duena
Eta azkenik, Andoni Maillard, 26 urtekoa, Arrangoitzekoa. Araire 2000 izeneko eraikuntza erakutsiko du.
Lehiaketan aurkezturiko obrez gain, artista guztiek beste lan batzuk erakutsiko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button