MUSIKA

Gazteei musika-ekoizpenaren mundua gerturatzeko, “Navarra Music Gaztea” jaialdia

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) Navarra Music Gaztea ekitaldiaren 2. edizioa antolatu du larunbaterako, maiatzak 21, Foru Erkidegoko gazteei musika-ekoizpenaren mundua gerturatzeko asmoz. Ekimenaren barruan hitzaldiak, tailerrak, networking bazkaria eta kontzertuak eskainiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan.

Egun horretan makina bat ekitaldi interesgarri ondu dira, hala nola, grabazioa eta produkzioari buruzko hitzaldiak, komunikazio bidea, digitalizazioa eta sustapena, musika-industria, Spotify-en disko digitala, networking topaketa eta mikro irekia.

Gai horiek guztiak jorratuko dituzten adituak honako hauek dituzue: Javi San Martin (Sonido XXI) Iker Piedrafita (El Sotano) Porres (Estudio K) Leire Aranguren (Estudios Aberin), Javier Escorzo (Diario de Noticias) Gussy (El Gringo), Anne Lukin, Andrea Santiago, Beatriz Tubia (Lemon y Tal), Isabel Villanueva (Sweet Bird), Maite Garcia Universal Music-en komunikazioen zuzendaria eta Jose Carlos Sanchez (Metales Preciosos) management agentziakoa.

Ekimenaren gaineko datu gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button