MUSIKA

Wombat metal jaialdia egingo dute gaur Durangon

 

Wombat Fest lelopean, Entombed (Suedia), Legen Beltza (Gipuzkoa), Neila (Durango), Vortice (Bartzelona) eta Adrift (Madril) taldeak arituko dira gaur Durangoko Plateruenan. Jaialdia 21:30ean hasiko da.

Wombat Fest metal jaialdiko talde nagusia Entombed suediarra ezbairik gabe. Hasiera batean death metal estiloa jorratzen hasi bazen ere, 90 urteetan hardcore-punk estilora zabaldu zuen bere soinua. Aldaketa horrekin suediarrek ez zuten espero zuten beste arrakastarik lortu, beraz, jatorriko death erritmo basatietara bueltatu ziren.

Hala, Morning Star diskoa dela medio, metal unibertsoan galdu zuten tronua berreskuratu zuten, rock zertzelada batzuk bere horretan jarraitzen duten arren. Oraintsu Serpent Saints lana argitaratu dute.

Suediarrekin batera estatuko bi talde, Vortice eta Adrigt, eta Euskal Herriko beste bi izango dira: Legen Beltza eta Neila.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button