IKUS-ENTZUN

FANT jaialdiak datorren ediziorako filmak aurkezteko epea ireki du

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoa 2024ko maiatzaren 3tik 11ra izango da., eta bere 30. edizio horretan parte hartzeko epea zabalik da otsailaren 4ra bitartean.

2024ko FANTen sari hauek banatuko dira: Sail Ofizialeko Film Luze onenariari epaimahaiaren Saria; Sail Ofizialeko Film Luze onenari publikoaren Saria; Panorama Saileko Film Luze onenari epaimahaiaren Saria; Sail Ofizialeko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria; Sail Ofizialeko Film Labur onenari publikoaren Saria; Euskal Film Labur onenari epaimahaiaren Saria; eta Panorama Saileko Film Labur onenari epaimahaiaren Saria.

Film labur irabazleek honako diru kantitatea jasoko dute sari bakoitzetik: Epaimahaiaren eta publikoaren Sail Ofizialeko Film Labur onenek 3.000€ko saria, Euskal film labur onena 2.500€koa eta Panorama Fantastikoa Saileko film labur onena 1.750€ko saria. Halaber, edizioak Sail Ofizialeko film luzeen gidoi onenaren eta zuzendaritza berritzaileenaren Sariak izango ditu. Euskal Gidoilarien Elkarteak eta Cineclub FAS-ek hurrenez hurren emandako sariak izango dira hauek. Horrez gain, Euskal Aktoreen Batasunak FANT Laburrean Saileko interpretazio onenaren saria emango du.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Fantrobia Saria ere emango du. Edizio bakoitzean, azken urteetan fantasiazko zinema-generoaren balio berria irudikatzen duen pertsona bati ematen zaio; eta Ohorezko FANT eta Fantastikoaren Izarra sariak ere banatuko zaizkie arlo horretan ibilbide egiaztatua duten pertsonei.

Lanak aurkezteko prozesuari buruzko xehetasun eta oinarri guztiak www.fantbilbao.eus webgunean ikusi daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button