ARTEA

Gazte Arte, sortzaile gazteentzako arte lehiaketa

Gazte Arte ikusizko arteen lehiaketa da, eta 14 eta 25 urte bitarteko gazteei begira egiten da. Bertan pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak, ilustrazioa, ehun-artea,… onartzen dira.

Orain, bidean jarritako lehiaketak fruituak eman ditu eta bere saridunak baditu. Gazte Arteren laugarren edizioan proposamenak aurkezteko epea urriaren 25eran amaitu zen. Guztira, 24 artelan jaso ziren eta horietatik honako hauek suertatu dira irabazle: Trascendence (margoa), Izaro Pardo (16 urte); Irresistible lineal (ehun-artea), Lah Ortiz (18 urte); Pliegues (argazkilaritza esperimentala), Ani Chkhartishvili (22 urte); Congelando la memoria (instalazioa), Oihane Gil, Leire Zabaleta eta Jone Irazu (24, 24 eta 23 urte).

2024ko urtarrilean lantegi irekiak abiatuko dira, eta lau irabazleek banakako sortze prozesu batean proposatutako obra sortzeko aukera izango dute. Sormen prozesua jendaurrean izango da, eta Irantzu Lekue, Dani Urraca, Adriana Fariñas eta Alba Tojo artistak izango dituzte lagun. Azken biak Gazte Arteren aurreko edizioan irabazle suertatu ziren, eta tutore eta komisario laguntzaile gisa arituko dira.
Sormen lantegi irekiak Montehermoso Kulturunean izango dira urtarrilaren 2tik 7ra bitartean.

Eta horren ostean, datorren urteko otsaila-martxoan, artista irabazleek sormen lantegi irekietan sortutako lanekin erakusketa kolektiboa sortuko dute, hau ere, tutoretzapean. Erakusketa LABE Gazte Laborategian egongo da ikusgai otsailaren 2tik martxoaren 3ra bitartean.

Sormen lantegi irekietan eta erakusketa kolektiboan parte hartzeko aukera izateaz gain, irabazle bakoitzak 300 €ko ordainsaria jasoko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button