IKUS-ENTZUN

Gaurko zuzendari onenen lanak ikusgai Donostian

Hil honetan zehar ikusten ari diren obrak, gai eta era askotarikoak izango dira, zine-zuzendari bakoitza ere ezberdina baita, eta mundua ikusteko eta bere istorioak islatzeko estilo propioa baitu. Halarik ere lan guztietan jenialtasuna atzemango da ikusi bezain laster.
Zuzendaririk esanguratsuenak dira gaur egun penintsulako ikus-entzunezkoei begira. Duten mundu ikuskerak eta eskarmentuak film zoragarriak sortzera bultzatu dituzte, aparteko hunkigarritasun eta freskotasunarekin.

Alejandro Amenaabar, Montxo Armendariz, Julio Medem, Nacho Vigalondo, David Planell edota Borja Cobeagaren lanak izango dira pantailaratuko direnak. Guztiak 19:00etan.

Joan den astean Borja Cobeagaren Pagafantas, Montxo Armendarizen Tasio eta Juanma Bajo Ulloaren Alas de mariposa lanak eman zituzten. Aste honetan, David Planell-en La vergüenza eta Alejandro Amenabar-en Tesis lanak ikusteko aukera izango da, gaur eta bihar. Datorren astean, 26 eta 27an, Julio Medem-en Vacas eta Nacho Vigalondoren Los cronocrímenes lanak ikusteko abagunea egongo da.

FNAC-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button