MUSIKA

Musika beltza jorratzen duen Gregario de Luxe talde nafarrak Donostian joko du gaur

Gregario de Luxe izeneko talde nafarra 2003ko irailean eratu zen, baina 2005eko maiatza arte ez zuen soul-blues-funkera jauzia egin, gaur egun duen formazioarekin. Ordutik hona, eta hamabi musikari ez-profesional mugitzea erraza ez den arren, lorpen esanguratsuak erdietsi ditu, tartean, 2008 eta 2009ko Heineken Jazzaldian parte hartu zuten hautaketa prozesua gainditu ondoren.

Zortzi musika-tresna eta lau koristako oinarri musikala, Blues Brothers estetika eta taula gaineko dibertimendua uztartuta, Gregario de Luxe taldeak John Belushik Dan Aykroyd-ekin edota Commitments taldeak urratutako bideari eman dio segida: soul eta rythm & blues himnoen soinuaren indarra betikotzea.

Iruñekoen eskutik zuzenean entzun daitezke oraindik ere Aretha Franklinen Think edo Respect, Otis Reddingen Try a Little Tenderness Sam & Daven Soul Man eta beste hainbat klasiko.

Heineken Jazzaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button