LITERATURA

Demagun ehun urte barru

Donostia 2016ren urte amaierako programazio bereziaren baitan, Anjel Lertxundik Demagun ehun urte barru izeneko topaketa atondu du. Atzo, Demagun denbora ez dugula lagun lelopean Javier Cercas, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics eta Anjel Lertxundi bildu ziren hegemonikoak ez diren hizkuntzetako literaturen iraunkortasunaz mintzatzeko.

Demagun ehun urte barru topaketak gaur izango du jarraipena Donostiako  Aquariumean, 19:00etan. Gaurko saioari Demagun itzultzailea dela mamua / Ghost in Translation titulua jarri zaio, eta bertan Karlos Cid, Miguel Saenz, Raul Zelik eta Anjel Lertxundi izango dira mintzakide. Saio honek itzultzaileen jardunean jarriko du atentzioa, “irakurlearentzako sarri oharkabean pasatzen dena. Idazleak badaki, ordea, itzultzailearen lanagatik ez balitz ez legokeela ezer bere ama hizkuntzatik kanpo. Hizkuntza komunitate txikietako egileek, are presenteago dute zeregin hau: euren burua itzultzen dutelako batzuetan, edota, irakurle eleaniztun diren heinean, ele ezberdinen interferentziak jasotzen dituztelako etengabe. Zein da hizkuntzen arteko joan-etorri honek hizkeran eta sorkuntzan uzten duen arrastoa?”

Show More

Related Articles

Back to top button