BERTSOTAN

Gaur “Koplariak Koplari” hitzaldi musikatua, Iruñean

Gaur, azaroak 10, 19:00etan, Iruñeko Kondestableko Areto Nagusian, eta bertsoaren inguruko  Bertsoaroa jardunaldietan, Agus Barandiaranek eta Xabier Amurizak Koplariak Koplari hitzaldi musikatua egingo dute. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Xabier Amurizak batu eta sortu ditu makina bat kopla azken hamarkadetan eta horiek erabiliko ditu saioa osatzeko eta bide batez, entzuleriari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakutsiko dio.
Agus Barandiaran (Korrontzi taldea) bidelagun hartuta, bere trikitiaren bidez, musika jarriko die kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko aukera ere egongo da bertan.

Aurtengo Bertsoaroa zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable eta Mendillorri civivoxetan, eta Katakraken  egiten ari da azaroaren 26ra bitartean. Egitarauaren barruan, eta bertsoaren mundua hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi antolatu dira.

Programak bildutako saio guztiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu