ESZENA

“On Kixote” herritarra Gallartan

Ekainaren 11n eta 12an, Agerre Teatroren eskutik, On Kixote berezia taularatuko da Gallartako Auditorioan, herri horretako aktoreak, artistak eta musikariak partaide direla. Maite Agirrek zuzenduko du egitasmoa, eta udan gauza bera egingo du Mexikoko Zacatecas herrian.

¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote? titulupean, Agerre Teatroak (Maite Agirre, Kepa Fersan, David Quincoces eta Eneko Molina) eszenaratze esklusiboa prestatu du Gallartarako. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspiratuta badago ere, zertzelada esanguratsuen bidez, burdinaren euskal industriaren motorra izan zen Bizkaiko eskualdearen historiara egokitu du egileak.

Ikuskizunean, Gallartako fanfarreak, abesbatzak eta antzerki-taldeak parte hartuko dute, eta ekainaren 11n eta 12an taularatuko dute ikuskizuna herriko Auditorioan. Helduentzako ikuskizunean gaztelania nagusi den arren, euskarak ere izango du bere tokia. Era berean, herriko zenbait artista plastikok euren proposamenak landuko dituzte ikuskizunean zehar, eta bakoitzaren ideia kixoteskoak bat egingo du gunearekin.

Gallartako ikuskizunaren gisakoa izango da uztailean Mexikoko Zacatecas herrian egingo dutena, izan ere, bertako Ahozko Narrazioen Nazioarteko Jaialdiak Maite Agirre gonbidatu du lan hau tokiko artistekin taulara dezan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button