ARTEA

Artzainen bizitzari buruzko erakusketa Photomuseumen

Iñaki Vergara donostiarrak Artzaina. Bizitza bat tradiziorik lotuta izeneko argazki erakusketa paratu du Zarauzko Photomuseumen abenduaren 18ra arte. Artzainen jardunaren gaineko irudiak biltzen ditu.

Izen bereko liburuan oinarriturik, Artzaina / El pastor. Una vida unida a la tradición, artzain baten bizitzaren uneak jasotzen ditu. Argazkilari donostiarrak, Ion Orzaiz kazetariaren testuek lagunduta, artzainen egunerokotasuna erretratatu du. Artzainaren irudia gurean arketipikoa izan arren, desagertzera kondenatua dago.

Bai liburua bai erakusketa lau ataletan banatuak daude, bakoitza artzainen bizitzaren alderdi zehatz batean ardaztua: Transhumantzia, Mendiko egunerokotasuna, Ardien erditze eta jaiotzak, eta azkenik, Artzain txakurren txapelketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button