IKUS-ENTZUN

Frantziako animazioa ikusgai Bilbon

Bilboko Institut français erakundeak bi animazio-film pantailaratuko ditu hil honetan, Frantzian antolatutako La Fête du cinéma d’animation ekimenaren baitan. Emanaldiak erakunde horrek Bilbon duen egoitzan egingo dira. Filmak gaztelaniazko azpidatziekin aurkeztuko dira.

Hala, urriaren 9an, Il était une forêt (Luc Jacquet, 2013) animaziozko lana pantailaratuko dute. Oihan tropikal baten sorrera eta garapena jasotzen dira pelikulan, bai eta ohian horretako landare eta animalien arteko loturak ere. Horrela, zazpi mende garoko dira ikusleen aurretik.

Urriaren 23an, berriz, Gus, petit oiseau, grand voyage (Christian de Vita eta Dominique Monféry, 2014) filma aurkeztuko dute. Filmak hegazti talde baten istorioa biltzen du: txori taldea Afrikara gidatuko duen Dario hegazti-liderra zauritu egingo da, eta ezbehar horren ondorioz, Ywllowbird-ek lidergo hori hartu beharko du bere gain.

Informazio gehiago: institutfrancais.es/bilbao.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button