
Gaur berton hasiko da musika klasikoaren Musika-Música jaialdiaren XVI. edizioa Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengo edizioan, Gustav Mahler, Antonín Dvorák, Bedrich Smetana eta Leos Janácek-en obrak eskainiko dira.
Gaur izango da estreinako kontzertua, 20:00etan, eta bertan Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) interpretatuko du Gustav Mhler-en Auferstehung (Berpizkundea) Sinfonia do minorrean, Bilboko Koralarekin, María Espada sopranoarekin eta María José Montiel mezzosopranoarekin batera, Yaron Traub-en zuzendaritzapean.
Bilbao 700 Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalaren babespean, nazioarteko jaialdi hau martxoaren 2tik 5era bitartean ospatuko da Bohemia izenburupean, eta edizio honetan 75 kontzertu eta jarduera eskainiko dira 850etik gora profesionalen eskutik.
Kontzertuez gain, hitzaldiak eta topaketa musikalak ere antolatu dira.
Ziklo honen gaineko datu, data, musikari, obra, eta ordutegi guztiak, hemen dituzue.