BERTSOTAN

Gaur abiatuko da Bertsolantegia ikastaroa

Andoni Egaña, Xabier Paya, Jon Maia, Ander Lipus eta Joxerra Garziak hartuko dute parte gaur berton hasiko den ikastaro honetan.
Gaurko gaia Ideak eta diskurtsoak sortzen izango da. Horretarako
Andoni Egaña Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati bakarka kantatzea. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean? gaiaz arituko da. Geroago Xabi Paiak Nola landu irudimena? Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza gaia jorratuko du. Arratsaldean Andoni Egañak eta Xabi Paiak proposatu ariketa praktikoak egingo dira.

Biharko egunean, Komunikazio paratestualaz arituko dira aditu guztiak. Jon Maiak Kantatzetik kantatzera. Testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren, bolumenaren kudeaketa gaia ekarriko du. Gero, Ander Lipus aktorea eta antzerki zuzendariak Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena garatuko du. Eta arratsaldean Jon Maiak eta Ander Lipusek proposatu ariketa praktikoak egingo dira.
Azken egunean Joxerra Garzia Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Taktikak eta estrategiak gaiaz mintzatuko da
Eguerdian bertso bazkari esperimentala: Julio Soto eta Beñat Gaztelumendirekin. Bertsolariok gai-emaileak proposatu ariketak egin beharko dituzte. Ariketok ikastaroetan zehar ikusi eta landutakoaren araberakoak izango dira.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button