ARTEA

Argazkia eta paisaiarekin jolasten

BilbaoArteko erakusketa gelan Paisaiak: Zilarretik pixelera izeneko talde erakusketa inauguratu da, bertako argazki bildumatik aukeraturiko lanekin. Erakusketa ikusteko, abuztuaren 6ra arteko epea dago.

Erakusketa kolektiboa da eta  horrexegatik, erakusketan 2000 eta 2017 urteen artean egoile izandako artistek hartzen dute parte. Honakoak, hain zuzen ere: Erika Ede, Laia Sala, Marie Sommer, Bego Anton Arias, Maria Anwander, Carla Andrade, Ainhoa Akutain, Mikel Escauriaza, Karlos Martinez, Íñigo tena, Carlos Irijalba, Roberto Aguirrezabala, Greta Alfaro, Iñigo Garatu, Cristina Fontsaré, Iñaki Saez, Alejandro Arteche, Francisco Navarrete Sitja, Cristina Ferrandez Box, Raquel Duran eta Anybal Mira.

Aitor Arakistain eta Juan Zapater adituen hitzetan, “paisaia gure aurretik dator eta gure atzetik etorriko da berriro, hemen jadanik ez gaudenean. Ez da arraroa, beraz, praktika artistikoan, naturak botere magnetiko liluragarria eragitea hainbat artistetan. Baina garrantzitsua da onartzea pasaia hori ez dela aldaketa gabe gelditzen. Naturaren eraginak, eguraldiaren fenomenoak: sumendiak, tsunamiak, lurrikarak, tornadoak, glaziazioak… baita klimak eta denborak ere, zein gizakiak (duela mila urte batzuk soilik), errealitate hori eraldatzen dute. Aldatzen dute, eraikitzen eta suntsitzen dute, galdeketa artistikoarekin batera datorren eternitatearekiko desirarekin zerikusi handia duen prozesu batean.”

Erakusketaren izenaren nondik norakoak ere argitu dituzte adituok: “Erakusketa honi De la plata al pixel izena ematen diogu, azken hamarkada bi hauek funtsezkoak izan baitira eremu fotografikoaren oinarrien eraldaketan. Eguzkiak erasotua den zilarrezko argizko aztarnak gaur egungo prozesu digitalekin espazioa partekatzen dute (eta alboratuta ikusten dira). Garau fotografikoa pixel bihurtu da eta hortaz doa aipu hau. Hogei proposamen hauek argazkia eta paisaiarekin jolasten dute. Lan hauek BilbaoArte Fundazioaren bilduma publikoaren parte dira eta erakusketa honetan gure adierazpide bihurtzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button