Amurrio eta Aramaio finalerako txartela jokatzen ziren eta nahiz eta Amurriok ez zuen gaizki egin, Aramaiok puntuak bi modalitateetan eraman zituzten: bertso jarrietan eta bat-batean.
Idoia Beitia gai emailea izan zen eta epaimahaiak Aramaiori eman zion puntua arratsalde osoan erakutsitako nagusitasuna dela eta. Azkenean, Aramaiok irabazi zuen eta ondorioaz, finalera joango da Gasteizko Kakiturri-Ehari taldearen aurka jokatzeko.
Finala Gasteizko Landatxo kantxan izango da maiatzaren 8an eta sarrerak bertsosarrerak.eu orrialdean erosi daitezke.
Arabako Betsozale Elkarteak bidalia