MUSIKA

“Txapel Reggae 2019” festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren aldeko egitaraua dakar

Armintzako reggae musikako festibal beteranoa uztailaren 13an ospatuko da aurten Bizkaiko kostaldeko herrian, eta edizio honen kartela hizkuntza eta kultura anitasunez beterik dator.

Hala, Euskal Herriko eszenaren ordezkaritzan, Suaia eta Ama Rebel bandak euren erritmo dantzagarriak joko dituzte, eta Jamaika, Costa Rica, Galiza edota Kataluniako banden ordezkariak izango dituzte ondoan.

Bi agertoki prestatu dituzte sustrai jamaikarra duen musika topaketan. Biobizz Portua Stage bata, Armintzekaldeko Skate-park ondoan kokatuta, eguneko topaleku izango dena. Bertan programatu diren doako Sound System, rap eta bestelako jardueretako 4 proposamenekin, gaueko kontzertuetarako beroketa egingo da 16:00etatik aurrera, Txapel Reggaeko bihotza girotu eta bibraraziz. Bertan izango dira, besteak beste, Weepah, Ziribulio Kolektiboa eta Pantx Records artistak, Ziztada eta Raperu, Santa & Vega, Laize, Aiala e Lyrikan eta Endika Lahaine i Rufoh MC-ak, King Burning eta Bass Herri Sound bandekin batera.

Eta Dub Stage eszenatokian, hizkuntza eta kultura aniztasunaren aldeko ordezkariak bildu dituzte antolatzaileek. Hala, reggae musikako festibalean ezin falta talde jamaikarrik, eta  aurtengo karteleko izarra eta artista nagusia bertan izango da jamaikar herriaren ordezkari legez: Fantan Mojah & Jahvolution. Reggaearen korronte berriaren aitzindarietako bat da taldea, positibotasuna pizten duten gaiak jasotzen dituena bere letretan. Oraingoan, Mojah-k Jahvolution izango du oholtzan lagun, Rotterdamen bizi diren 5 musikariz osatutako banda.

Jamaikar talde handiarekin, Un Rojo Reggae Band Costa Ricako banda egongo da, reggae-rock estiloan eta Latinoamerika osotik bira egin ostean, Armintzara iritsiko dena. Gainera, High Paw & Elephants Yard Vigoko abeslariak, reggae, roots eta raggamuffin estiloak haizatuko ditu;  eta Deskarats banda kataluniarrak mezu borrokalaria dakar ska-rock doinuekin. Euskal Herriko eszenaren ordezkaritza, Suaia eta Ama Rebel banda ditugu,  Suaiaren raggamuffin-dancehall estiloa eta Ama Rebelen roots-reggae estiloko beteranotasuna nahasiz.
Jaialdia hala ere, 12:00etan hasiko da Batukale Samba kalejirarekin.  Perkusio-taldeak girotuko ditu Armintzako kaleak eta ordu beretik aurrera, skate -emanaldia hasiko da Dub eszenatokian, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. 14:00etatik 16:00etara bitartean, dancehall estiloko eskolak izango dira, gauari begira berotzen hasi nahi duenarentzat.

Egitaraua eta informazio osoa, txapelreggae.com web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button