ARTEA

Garenak garela, gizatasunetik komunean dugunaz

Montehermosos Kulturunean Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2022ko deialdi barruan kokatutako proiektua da geu afriKarrok. Otsailaren 2tik 26ra ikusi ahalko da zertan den proposamen artistiko hori.

geu afriKarrok erakusketak kolektiboaren bilaketa bat izan nahi du. Hobeto esanda, “jaiotzen garen lekuan jaiotzen garela, garenak garela, gizatasunetik komunean dugunaz. Jatorri desberdinetako zortzi gaztek, beren autodefinizioetatik abiatuta, agerian uzten dute partekatzen dugun aniztasun izugarria. Hamar bat artista bisual lagun, taldean, zortzi pertsona horiek espazioan hezurmamituko dituzte.”

Juan Arrosagaray Montané kolektiboen sortzaileak adierazi duen moduan “Jairo, Amina, Antonio, Kunda, Destiny, Silvia, Junior eta Nora azaltzen dira. Jaime, Uri, Antonio, Jonathan, Jon, Aure, Danna, Amaia, Roberto, Toni eta Juanek artistikoki itzultzen dituzte. Ez beti. Batzuetan azaltzen duenak itzuli egiten baitu, eta itzultzen duenak, saihestezina da, bere burua azaltzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button