MUSIKA

Vodun talde britainiarrak Bilbon eta Donostian joko du

Londres hiriko Vodun “afro heavy psych blues” bandak Bilboko La Nube tabernan joko du, ostiralean, eta Donostiako Dabadaba aretoan, larunbatean. Hirukotea hard-rock esparruan kokatzen bada ere, bere egitasmoan askotariko eraginak biltzen dira: afro, fusion, soul, blues, psikodelia, eta abar.

Invasion eta Do Me Bad Things taldeetako kideek abiatutako proiektua da Vodun. Adituen aburuz, azken boladan entzun den proposamen bitxienetarikoa da. Possession izenburuko diskoa argitaratu dute britainiarrek, eta aurretik aipatu denez, oinarria rock gogorra bada ere, kantuetan askotariko zertzeladak antzematen dira.

Soul, riff pisutsuak, metal eta stoner eta psikodelia dira Vodun hirukoteak erabiltzen dituen elementuak. “Skunk Anansie, Clutch eta Royal Blood taldeen arteko uztarketa harrigarria”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button