IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak lehiaketako finalistak

Iragan ostiralean, apirilak 12, itxi zen Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Orotara, 104 film inskribatu dira aurtengo edizioan: zinemako atalean 75 eta animaziokoan 29.

Egileei dagokienez, 40 Euskal Herrikoak dira, 30 Espainiakoak eta 12 atzerrikoak, azken horietako asko Latinoamerikakoak, baina baita Iran edo Errusiakoak.

Hala, irabazleak FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren baitan maiatzaren 4an egingo den ekitaldi-proiekzioan iragarriko dira, baita Nontzeberri webgunean ere. Sarituak ez ezik, lan onenekin osaturiko proiekzioa ere ikusi ahalko da, baita lehiaketaren hamar urteetan izan diren lan onenen lagin  bat.

 

Nontzefilmak 2013ko lan aukeratuak:

3 minutos

Egilea: Javier Marco
Jatorria: España
Iraupena: 3:29
Sinopsia:
Bikote batek bizitza berri bat hastea erabaki du du pisu txiki batean mudantza gorabeheratsu baten ostean.

 

Birjinianori bisita

Egilea: Maria Elorza, Maider Fernández, eta Mikel Herrera
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 3:29
Sinopsia:

Joan den astean bakero bat ezagutu genuen.

 

Curvas

Egilea: David Galán Galindo
Jatorria: España
Iraupena: 3:30
Sinopsia:
Gizon bat autoan doa, eta bihurgune asko dituen emakumearekin egiten du tipo

 

Dena eta ezer ez dago

Egilea: Aitor Oñederra
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 2:23
Sinopsia:
Alferrik dena, ez da jatorrizko bekaturik maitasuna eta adiskidetasun arrunt lotuta gogor nire baitan aparte bizi naiz.

 

Doble check

Egilea: Paco Caballero
Jatorria: España
Iraupena: 3:30
Sinopsia: Amodiozko istorio bat Whatsapp garaietan.

 

Gerónimo

Egilea: Alfonso Díaz
Jatorria: España
Iraupena: 3:30
Sinopsia:2011ko inteligentzia militarreko operazio garrantzitsuenari buruzko hausnarketa surrealista.

 

Náufragos

Egilea: Mario Rico
Jatorria: España
Iraupena: 3:29
Sinopsia: Askatasun garrasi bat

 

Sorgin gaua

Egilea: Donald Navas Zeledon.
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 3:30
Sinopsia:Bi gizon. Bata unibertsitarioa eta bestea baserritarra. Okerreko lekuan bildu dira, okerreko unean. Sorgin gaua.

 

Superhéroes de barrio

Egilea: Pau Tormo Diago
Jatorria: España
Iraupena: 3:30
Sinopsia:Etengabe balioak galtzen ari den gizarte batean, non gero eta zailagoa den lana lortzea, bi gazte alfer, zakar eta berekoiak agertuko dira, eta edozer egingo dute gainerakoen gainetik egoteko, atsegin ez duten sistema bati lotuta ez egoteko.

 

Zoologikoak dira pospolo kaxak

Egilea: Koldo Almandoz
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 2:20
Sinopsia: Kornelio Etxeberriak pospolo kaxa bilduma bat du…

 

Nontzefilmak 10 urte

Barcelona Venecia

Egilea: David Muñoz Palomares
Jatorria: España
Iraupena: 3:29
Sinopsia: Tipo Veneziara doa ohartu gabe

 

Bucle

Egilea: Aritz Moreno
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 3:00
Sinopsia: Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du. Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du. Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du.

 

Intruso

Egilea: David Muñoz Palomares
Jatorria: España
Iraupena: 3:30
Sinopsia: Sarak eta Carlosek espero ez zuten bisita bat izango dute…

 

Literalmente

Egilea: Nestor Fernandez Nuñez
Jatorria: España
Iraupena: 00:53
Sinopsia: Ehiza egun bat

 

Mandarinas

Egilea: Mikel Usoz
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 2:57
Sinopsia:Norbaitek Madariaga chefaren mandarinak jan ditu eta hark erruduna aurkitu nahi du.

 

Matagatos

Egilea: Jose Luis Montesinos
Jatorria: España
Iraupena: 3:27
Sinopsia:
Taula, pintza, goma, iltzea… prest dago Katuhiltzailea!

 

Mozkor Politikoa

Egilea: Javi Alonso Arroyo
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 3:23
Sinopsia: Euskadiko mozkorraldi politikoari buruzko teorema

 

The story of struggle…

Egilea: Nikolay Belov
Jatorria: Bulgaria
Iraupena: 2:36
Sinopsia: Zenbait kalte teknologiko Lurreko populazioaren zati bat suntsitzen ari dira.

 

Stupid Boy

Egilea: Ivan Bogdanov
Jatorria: Bulgaria
Iraupena: 1:20
Sinopsia: Aita txoria eta txorikumearen arteko harreman gatazkatsua eta umoretsua.

 

Yellowtrans

Egilea: Ortzi Acosta, Beñat Fontaneda
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 0:34
Sinopsia: YELLOWTRANS iritsi da!

 

FILMAK IKUSTEKO: www.nontzefilmak.com

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button