LITERATURA

Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri kalean

Erradikalak (Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabal Ollokiegi) eta Soka (Mikel Gurrea) dira Ganbila antzerki bilduma osatzera etorri diren lan berriak. Atzo, Tobacco Days liburu-dendan lan horien aurkezpena burutu zuen Susa argitaletxeak.

Erradikalak lana Ane Labaka Mayoz bertsolariak eta Beatriz Egizabal bakarrizketalariak osatu dute, izan ere Erradikalak gara eta Erradikalak ginen ikuskizunak haizatzen ibili dira plazaz plaza. Bertan, “neska gazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gairi buruz kantatu eta kontatu dute bakarrizketa eta bertsoen bitartez, umoretik, generoen arteko desparekotasunak ez ezik feministon kontraesanak ere agerian utziz”.
Bertsogintzatik eta clown mundutik osaturik zian diren emanaldi horietako gidoiak Erradikalak izeneko liburu horretan daude bilduta.

Mikel Gurrearen Soka lanak eskola jazarpenaren gaia ekartzen du mahai gainera antzerki moduan. Egileak lehen orrialdetik luzatuko du abisua: berak ez du pertsonaia epaituko. Ikusten duenaz, galdekatzen duenaz, gutaz, ikusleez, irakurleez hitz egiten du obra honek. Gurrea zinemagilea ere bada, eta nabari da: zinematografikoa da oso darabilen idazkera. Tanttaka Teatroak eszenaratu zuen obra, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean eta Iñaki Rikarte aktore zela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button