ARTEA

Angel eta Kepa Garraza, Bilboko Marzana gunean

Angel eta Kepa Garraza aita-semeak erakusketa inauguratu dute Bilboko Espacio Marzana galerian, 2017ko urtarrilaren 5era arte. Erakusketa Aitzakia izenburupean aurkeztu da, semeak aitarekin batera erakusketa aitzakiatzat hartu baitu erakusketa.

Konpromiso sentimentaleko ariketa da, bai eta aita eta semearen lanbidea ospatzeko ekitaldia ere. Izan ere, bi artisten proposamenak erabat ezberdinak dira, hortaz, ezinezkoa zitzaien bi obren arteko elkarrizketa edo lotura gauzatzea. Hori dela eta, jolas edo festa moduan irudikatu dute.

Hala, Angel aitaren lana eskulturaren inguruan ardazten da: Gizaki gorputz kolore bikoak, dikotomikoak eta sinbolismoz beteta. POWER semearen proposamena, berriz,  lau obra narratiboz osatua dago. Lan literalak dira, aitaren sinbolismoarekin alderatuz, eta naturari buruzko gogoeta gorpuzten dute.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button