LITERATURA

Miren Agur Meaben “Hezurren erretura” liburuari buruzko solasaldi birtuala

Miren Agur Meabek argitaraturiko Hezurren erretura (Susa argitaletxea) lan izango dute hizpide gaur, maiatzaren 13an, 19:00etan, sarean, Durangoko Bizenta Mogel liburutegiak antolatuta eta Leire Bilbao gidari dela.

Argitaletxearen arabera honetan datza obra berria: “Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak Miren Agur Meaberen liburuko protagonistak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen absentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.

Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button