Lehiaketa edozein nazionalitateko idazlerentzat zabalik egon arren, lanak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idatzirik egon beharko dira eta bestalde, gai libreko ipuin originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak izan beharko dira. Ipuinak gehienez, hamabost orrikoak izango dira, orrialde bakarretik eta tarte bikoitzean idatzitakoak.
Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du. Hauek, literaturarekin lotura zuzena duten pertsonez osatuko dira eta datorren urteko martxoan jakinaraziko dute erabakia.
Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera bidali beharko dira urriaren 29 baino lehen.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren aurreko edizioan Xabier Etxaniz Rojo (Donostia, 1971) idazleak irabazi zuen euskara kategoriako lehen saria, Hogeita hamaika egun Londresen kontakizunarekin. Ignacio Ferrando Perezek (Trubia, Asturias; 1972) lortu zuen gaztelaniazko saria, Mathilda y el hombre del tiempo lanarekin. Lehiaketak 572 lan jaso zituen, 55 euskaraz eta 517 gaztelaniaz.
MBN Comunicacionek bidalita