ESZENA

Gabonetarako proposamen kulturalak, Bilbon

Bilboko Udalak Kultur Gabonak 2020 programa jarri du abian abenduaren 1etik urtarrilaren 5era arte. Sasoi horretan makina bat hitzordu programatu dira bertokoen gozagarri.

Gaur bertan, 18:00etan, abiatuko da programazioa Errekaldeko Udaltegian ATX Teatroak eskainiko duen Kaskarot lanarekin. Nor da Kaskarot? Denok gara Kaskarot. Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea zen, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke. Definizioa honen gaur egungo neskato bat da gure Kaskarot. Pertsonaia askea bai, baina bere irudimen eta poztasun hori elkarbanatzeko arazoak dituena. Bere ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke.
Lanaren sinopsia honakoak duzue: Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Bihar ere euskara oinarria izango duen ekimena programatu da: bertso saioa Miren Amuriza, Jone Uria eta Unai Iturriagarekin, Deustuko Udaltegian, 19:00etan, eta abenduaren 3an, 18:00etan, ipuin-kontalaria Panpotx Kultur Elkartearekin, San Frantziskoko Udaltegian.

Hitzordu guztien gaineko informazio zabala aurkituko duzue webgune honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button