ARTEA

“Gazte Artea Ezkerraldean 2020” erakusketa ibiltaria

Gazte Artea Ezkerraldean 2020 erakusketa lau udalerritan izango da ikusgai, eta hala, Barakaldok, Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik hartuko dute udalerri horietako artista gazteak sustatu eta ikusarazi nahi dituen ekimen hori.

Programaren zortzigarren edizioa da hau, eta oraingoan, Barakaldo da udalerri anfitrioia. Hor izan da erakusketa urriaren azken egunetara arte. Geroago, azaroaren 2tik 21era arte Santurtziko Mamariga Kultur Gunean jarriko da erakusketa; azaroaren 23tik abenduaren 21era arte Sestaoko Udal Musika Eskolan izango da ikusgai, eta azkenik, 2021eko urtarrilaren 4tik 30era arte Portugaleteko Gazte Gelara joango da.

Gazte Artea Ezkerraldean 2020 erakusketaren zortzigarren edizio honetako artistak honakoak dira: Adrian Piedra Rodriguez (Barakaldo). Artista horrek argazkigintza eta elektrografia digitala lantzen ditu; Ander Cerrato Villalba (Santurtzi). Argazkigintza erakusketa bikoitz analogikoan da bere proposamena; Beatriz Vicente Diez (Sestao) artistak grabatua eta pintura lantzen ditu; eta Maria Trejo Calderon (Portugalete) argazkigintzaren arloan aritzen da.

Erakusketa martxan jarri da Covid-19 prebenitzeko beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurriak betez. Beraz, instalazioetara maskararekin sartu beharko da, eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira eta erakusketa jarriko den ekipamendu bakoitzean ezarritako edukiera mantendu beharko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button