MUSIKA

Matxoak musika interesgarria dakar Doka Kafe Antzokira

Martxoaren 13an, larunbata, Kaotiko eta Linea2 taldeak arituko dira. Aguraingo punk rock talde esanguratsuak, Kaotiko taldeak, Reacciona!!! diskoaren aurkezpena egingo du. Reacciona!!! lanean betiko Kaotiko agertzen da, hotsa, kantu labur, indartsuak, eta itsaskorrak. AEBetako Epitaph edo Fat Wreck zigiluetako taldeen antzera, esaterako, hardcore melodikoaren errege diren Bad Religion.

Martxoaren 13an Doka Sessions programaren baitan Los Marchuminos taldearen txanda izango da. 19an Shinova bizkaitarrak eta Brutalizzed Kids Tenerifekoak igoko dira oholtzara. Metal eta punk doinuen gaua izango da hori.
Matxoaren 21ean, Strung Out eta Adrenalized taldeen hardcore melodikoaren txanda izango da. Kaliforniatik datoz azken hauek. 24an, asteazkena, The Hammond Beat Quartet taldeak joko du Doka Sessions programaren baitan, eta musikarekin amaitzeko Gipuzkoako rock eta metal doinuak ekarriko dituzte The Hostile eta Drakken taldeek.

Antzerkiak ere bere txokoa izango du Dokan, martxoaren 25ean, Erregea eta Bufoia, bertsoa eta antzerkia uztartzean dituen lanarekin, Ander Lipusen eskutik.

Dokak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button