LITERATURA

“Frantziako andrea” euskal balada ezaguna, komikian

Frantziako dama (Gallo de Oro) da Jose Carlos Torrek eta Alvaro Rabellik kaleratu duten komikia.

Jose Carlos Torre (Bilbo) marrazkilariak eta Alvaro Rabelli (Basauri) idazleak komikira ekarri dute Frantziako andrea izeneko euskal balada ezaguna.
Ahozko tradiziotik datorren balada honen bertsoak Bizkaiko Zeanuri herrian jaso zituen Manuel Lekuonak eta 1933ko Anuario de Eusko Folklore delako aldizkarian agertu ziren lehen aldiz. Bada, egile bizkaitar biak bertso horietan oinarritu dira Frantziako dama albuma egiteko. Edonola ere, baladatik harago, giroa eta pertsonaiak sakonago jorratu nahi izan dituzte, lanak narratibotasunean ere irabaz zezan.
Ikuspegi berritzailea ere eman nahi izan diote Erdi Aroaren amaieran girotu duten istorio honi, emakumezko pertsonaiei garrantzi handiagoa emanez. Hori dela eta, jatorrizko bertsoetan agertzen ez diren zenbait pasarte landu dituzte. Nabarmentzekoa ere bada Letizia Gaspar margolariak egindako hitzaurrea.

Frantziako dama horrek, jatorrizko bertsoetan bezala, istorio lazgarria dakar, dramatikoa. Etxera itzultzen den zaldun batek emaztegaia hil beharko du amaren aginduz. Tragedia, amodioa, gorrotoa, mendekua eta damua ez dira falta Erdi Aroko istorio klasiko honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button