IKUS-ENTZUN

Kanona desafiatzen duten sortzaileen zinema heterodoxoa, BilbaoArten

Bihar, uztailak 4, Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak zine zikloa hasiko da BilbaoArten. Urriaren 3ra arte,  Art House programazioak,  banatzaile independenteak omendu nahi ditu, “hauen bultzadari esker izango ez balitz, gozatzera helduko ez ginen zinema zabaltzea ezineko litzatekeelako”, argitu nahi izan dute antolatzaileek.

Hartara, kanona desafiatzen duten sortzaileen zinema heterodoxoa eta gutxietsiak izateko beldurrik ez duten artistak eta haien lanak aukeratu dituzte uda honetarako, eta zine arin edo erraz bat proposatu beharrean, trinkotasun handiko pelikulak eskainiko dira bertan.

Hala, gustu berezia lantzen duten obra eta autoreak programatu dituzte: Hu Bo, Jindrich Polák, Nuri Bilge Ceylan, Jean Luc Godard, Lech Majewski, Apichatpong Weerasethakul, Nicolas Winding Refn edota Serguei Paradjanov bezalako zinegileen lanak izango dira protagonista, datorren urriaren 3ra arte luzatuko den egitarauan.

Bihar, 17:00etan emango zaio zikloari hasiera, eta Hu Bo zuzendari txinatarraren An Elephant Sitting Still (2018) filma proiektatuko da. Bertan, Txinako iparraldean, laino iraunkor batean murgildutako hiri post-industrial batean kokatzen du istorioa, egoismoaren eta indarkeri sozialaren biktimak diren institutu bateko bi neraberen artean sortuko den liskarra, hain zuzen.

Uztailaren 10ean emango diote jarraipena zikloari eta hurrengo emanaldiak uztailaren 17an eta 18an; abuztuaren 1, 8, 21, 22 eta 29an; irailaren  5, 11, 12 eta 26an; eta urriaren 3an izango dira. “Inoiz baino ikus-entzunezko programazio hutsago eta monopolizatuagoari” aurre egingo dion egitarau oparoa dakar udan Art House BilbaoArteko programazioak.

Informazio osoa, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button