
Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, FotoGasteiz Gasteizko Argazkilarien Elkarteak eta Vital Fundazioak Arabaclick antolatu dute. Edizio honetarako aukeratutako gaia Arabako Memoriak da. Zuen argazkiak bidali nahi badituzue agudo ibili, abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik argazkiak bidaltzeko epea.
Argazkiok ondarearen irudiak izan daitezke -eraikin historikoak, monumentuak, iturriak, garbitegiak, uraskak… -, edo elementu txikiak (armarriak…), paisaiak, mendiak, lorategiak, ibaiak, urtegiak, hezeguneak, hondakinak, ganadua, ibilgailu historikoak, azokak, etab.
Era berean, erretratu, argazki dokumental, kontzeptual edo abstraktuaren diziplinak esploratzen dituzten lanak onartuko dira, bai eta artxiboko irudiekin lan egiten dutenak ere, eta digitalki edo artisau gisa esku hartutako argazkiak ere.
Aukeratutako argazkiak datorren udazkenean izango dira ikusgai Gasteizko hamar bat erakusketa-gunetan. Edizio honek dakartzan berritasunen artean daude, halaber, sei prestakuntza-beka, sari ekonomikoak, Jardín Remoto, Argazkigintzaren Metabertsoan burutzeko prestakuntza-bekak izango dituen 30 urtetik beherakoentzako gazte-kategoria bat sortzea, eta Revelare Saria, lurraldeko argazkigintzaren eremuan arrastoa utzi duen arabar pertsona bati ematekoa
Oinarriak, ekimenaren webgunean daude eskuragarri.