MUSIKA

Kontzertuak: Bide Ertzean eta Mursego,Lisabö, John Doe…

Astebururo bezala, gaur, bihar eta etzi kontzertu andana izango da Euskal Herriko makina bat herritan. Guk agertoki horietan izango diren hiruzpalau izen nabarmenduko ditugu.

Hala, gaur bertan, Bide Ertzean tolosarrek Don Inorrez diskoa aurkeztuko dute Eibarreko Coliseo Antzokian. Gipuzkoarrekin batera Mursego txelo jotzaile eibartarra izango da. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Bilbon, halaber, John Doe eta Slim Cessna’s Auto Club musikari estatubatuarrek joko dute Kafe Antzokian. Lehenengoa Los Angeles hiri estatubatuarreko X punk rock taldean jo eta abestu zuen 70eko hamarkadan. Egun, country kutsuko rock amerikarra jorratzen du. Aktore lanetan ere aritzen da.
Slim Cessna’s Auto Club, berriz, gospel eraginak dituen rock iluna jorratzen du, Hank Williams eta Joy Divisioen bezalako eraginak uztartuz.

Bestalde, Bidehuts plataformak Lisabök Animalia Lotsatuen Putzua disko berria aurkezteko egingo dituzte kontzertuen zerrenda iragarri du. Hala, irundarrak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira otsailaren 4an, 16an Donostiako Gazteszenan, eta 25ean Bilboko Kafe Antzokian. Martxoari dagokionez, 17an Tolosako Bonberenean izango dira, 24an Iruñean, eta apirilaren 21ean Pontevedrara joango dira. Ekainean, berriz, Primavera Sound jaialdi jendetsuan izango joko dute.

 Azkenik, larunbatean, hilak 14, Deustuko gaztetxean Barakaldoko punk talde bik joko dute: Inkubok eta Karretera Agropekuariak. Jo ta fuego!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button