IKUS-ENTZUN

FASek umeentzako saioa ondu du

Bilboko FAS zineklubak haurrentzako emanaldi berezia prestatu du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Proiekzioan hiru film labur aurkeztuko dira: Martina (Urko Mauduit, Espainia, 2014); Mirage (Dana Terrace eta Iker Maidagan, AEB, 2013; eta, azkenik, Le Tableau (Jean-FranÇoise Laguionie, Frantzia, 2011). FAS zineklubeko lehendakariorde Txus Retuertok aurkeztuko du emanaldia.

Zineklubaren arabera, Le Tableau filma maisulana da. Bertan, arte-historiako pintore handien lana erakusten da, “Bonnard, Modigliani, Picasso, Derain, Matisse edo Gaudi-renak, kolore-estasi itsugarria dutelarik”.

Martina lanak, berriz, Martina txikiaren ametsak ditu ardatz, “ametsei leihoa ireki eta haiekin jolastea atsegin du”. Azkenik, Mirage filmak ume inuit baten eta bere arrantza-txakurraren istorioa kontatzen du, “ezustekoz betetako bidaia ikaragarri baten hasiera besterik ez da, ezer ez baita dirudiena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button