BESTELAKOAK

Fanzineen unibertsoa zabalduko da Tabakaleran

Frantzian sortutako kolektiboa da Zines of the Zone, autoeditatutako argazki-liburu eta fanzineetan espezializatutako liburutegi ibiltaria da, eta erakusketa iragankorrak, musika emanaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu. Bada, gaur Donostiako Tabakaleran egingo du geldialdia, Kerozine Tour biraren baitan.

Frantziako kolektiboaren xedea hauxe da: “Bere helburua da, DIY (zuk zeuk egin) praktikak testuinguru desberdinetako artistei eta gaian interesa dutenei erakusteaz gain, agortzen diren ale gutxiko argitalpen hauen atea izatea”. Hala, gaur, Tabakaleran,  Zines of the Zone kolektiboaren bilduma eta egitasmoa ezagutzeko aukera izango da.

Hilaren amaieran ere fanzineekin lotutako beste jarduera bat izango da Tabakaleran: 24an, Ekaitz elektrikoa eta fanzine izugarriak tailerra egingo da, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astearekin batera.

Halaber, urriaren 27tik azaroaren 2ra, aipatutako zine jaialdiaren baitan ere, Fanzineen Gerra 2018 egingo da: “Tinta eta paperezko gerra horretan, hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da zabalik (Oinarriak: www.sansebastianhorrorfestival.eus).

Azkenik, azaroaren 21ean eta 22an, Garbine Ubeda idazleak lantegi berezia zuzenduko du, “fanzine bat sortzeko modu analogikoa erakutsiko digu”, eta Rocka puntua! liburuaren idazle Alberto Irazuk hitzaldia emango du, bertsolaritza eta rockaren arteko loturatik abiatuz.

Egitarau opari hori El Ubik-ek, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button