
Aste honetan, Pako Sudupe (Azkoitia, 1959) idazleak plazaratu duen Txillardegiren borroka abertzalea (Elkar) izeneko liburuak argia ikusi du. Liburuan Txillardegi hizkuntzalari, ekintzaile eta eleberrigilearen gaineko xehetasun bereziak eman ditu egileak.
Jose Luis Alvarez Enparantza “XX. mendearen 2. erdiko Euskal Herrian eragin sakonena izan duen pertsona bat da izan da”, eta hainbat arlotan egindako ekarria (literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa,..) xeheki analizatu du Pako Sudupek.
Hortaz, gai zehatz batzuen inguruan izandako jarrera (arraza, hizkuntza, klasea, indarkeria,…) eta bizitzan zehar egindako ibilbide politikoa (Ekin, ETA, ESB, HB, Aralar, ANV…) aztertu ditu egile azkoitiarrak, haren idazkien bidez.
Aurkezpena goizean izan zen, eta arratsaldeen Pako Sudupek Euskal Ikasketetan doktoreak eta Joxe Manuel Odriozola idazleak Txilardegiz hitz egin zuten, ibilbide politikoa jasotzen duen lan honen inguruko solasaldian. “Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik”.