ESZENA

Formatu txikiko antzerki zikloa Gernikan

Atxiki Formatu Txikiko Antzerki Zikloa ondu du berriz Gernikako Trinkete Antitxoko Kolektiboak. Joan den urtean ekin zioten ekimenari apiriletik ekainera bitartean. Garai hartan esan zuten bezala, “udaberriko programazioari begira antolaturiko jaialdi txiki bat da, arte eszenikoetan mugitzen diren kolektibo, konpainia eta proposamen txiki baina garrantzitsuei merezitako protagonismoa eman nahi diena”.

Orotara, lau antzezlan izango dira. Lehen proposamena bihar bertan, apirilaren 30ean, izango da Zertarako hegoak lanarekin.

Honen ostean, eta maiatzera salto eginda, Pepinos podridos lana etorriko da (maiatzak 16) eta gero Publikoari gorroto (maiatzak 30).

Ekainaren 13an izango da azken hitzordua, Zer duzu Amy? lanarekin.

Lan guztiak 5 euroren truke ikusi ahalko dira Gernikako Trinkete Antitxokoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button