MUSIKA

The Ar-Kaics garage-rock banda estatubatuarrak Iruñean eta Sopelan joko du

1960ko hamarkadako garage-rock gordina jotzen duen Richmond hiriko taldea da The Ar-Kaics. Bada, laukoteak gaur, Iruñeko Nebulan joko du, eta bihar Sopelako La Triangu tabernan.

Honela aurkezten du taldeak bere burua Facebook sare sozialean: “The Ar-Kaics are Kevin, Johnny, Tim and Patty. They play troglodyte teenbeat 60s-style punk”. Eta bete-betean asmatu dute, taldeak 60ko urteetako nerabe kutsuko punk doinu primitibo bezain zirraragarriak jotzen baitituzte.

2013an, 13 kantuko demoa grabatu zuen laukoteak, eta harrezkeroztik makina bat binilozko single argitaratu dituzte; aurten, hain justu, bi harribitxi gordetzen dituen It’s Not My World b?/?w Distemper zazpi hazbetekoa plazaratu du Goodbye Boozy Records diskoetxearen bidez. 2014an, halaber, 13 kantuko lan homonimoa kaleratu zuen Windian Records zigiluaren markapean.

Sopelako La Triangu tabernaren arabera, “benetako garage-rock da, AEBetako mendebaleko kostan 1960 hamarkadan loratutako aitzindariak gogorarazten dituena; benetako protopunk sixties, etor zaitez dantzatzera eta lurzorua birrintzera!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button