ESZENA

“Komunikazioa-inkomunikazioa”, Kukai-ren estreinaldia

Kukai Dantza Konpainiak Mikel Laboa musikaria, eta bere obra ardatz duen Komunikazioa-inkomunikazioa ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 1ean eta 2an Bilboko Arriaga Antzokian.

Obraren izenburua bera Laboaren kantu ezagunetik hartua badago ere, ikuskizuna ez dela musikariari eginiko omenaldia jakinarazi du konpainiak. “Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean”.

Hala, obra Laboaren ondaretik sorturiko zerbait dela nabarmendu dute: “Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena? edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu?”.

Mireia Gabilondo eta Jon Maya dira ikuskizunaren egileak. Azken hori, gainera, koreografiaz ere arduratu da. Mireia Gabilondok zuzendari lanak egin ditu, eta musika Laboaren da.

Dantzariak hauexek dira: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.

Estreinaldia egin ondoren, dantza ikuskizuna ondoko hirietan ikusi ahalko da: Donostian (martxoak 21, Victoria Eugenia Antzokia); Gasteizen (apirilak 12, Principal Antzokia), eta Errenterian (apirilak 20 eta 21, Errenteria Hiria Kulturgunea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button