MUSIKA

EZEZEZ taldearen azaroko kontzertuak

EZEZEZ taldeak When I Think Something Is Funny I Smile izeneko diskoa kaleratu du Interneteko hainbat plataformatan, eta sekulako harrera izan du.

Disko berriaren abesti horien sortzailea Unai Madariaga da. Bere aurreko diskoak, The Living And Dying Of A Man hark, proiektu berri hau muntatzeko bidea erraztu du, eta orain banda bezala arituko da sortzaile gaztea, Eneko Ajangiz (gitarra, teklatuak eta bestelako soinudun makinak), Alvaro Olaetxea (bateria) eta Mikel Irigoyen (baxua) musikariekin batera.

Garai musikal berri honetan, argitsuago, umoretsuago eta ironikoago datoz musikari bizkaitarrak. Lana ateratzea ez da kontu erraza izan, eta taldekideentzat “desastre hutsa” izan dela esan du Unaik. Izan ere, atzerapenak izan dituzte bai diskoarekin baita bideoklipekin ere.

Egun hauetan makina bat kontzertu ditu bandak. Aurreko astean Gernikako Parnaso aretoan izan ziren. Aste honetan bi kontzertu programatu dituzte musikariek: bihar, hilak 17, Bilboko Muelle aretoan izango dira, eta ostiralean, Beran, Kataku aretoan.

Datorren astean ere, hilak 26,  beste kontzertutzarra egingo du EZEZEZ taldeak Bilboko Kafe Antzokian, kasu horretan banda handi batekin, Willis Drummond.

Hurrengo lan baterako materiala ere badutela aitortu dute, eta euskaraz gainera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.