BESTELAKOAK

Euskararentzako estrategia digitalaren bila

Euskararen estrategia digitalaren bila izeneko jardunaldia antolatu da datorren asteko asteazkenean, urriaren 28an. Berez, udaberrian egin behar zen ekimena baina bertan behera gelditu zen, eta orain online egingo da.

Hitzorduaren helburua da euskarak mundu digitalean izan behar dituen toki eta ibilbideari buruz hausnartzea, eta horretarako nazioarteko hainbat aditu (Alemania, Islandia, Katalunia, Espainia, Gales eta Estonia) bertaratuko dira.

Europako testuinguruan garrantzi handia hartu du hizkuntza teknologiaren gaiak. Hainbat herrialdek hizkuntza teknologia planak jarri dituzte abian, ikuspuntu desberdinetatik abiatuta: herrialde horietako hizkuntza batzuk ez dituzte euskarak aurrean dituen erronkak, estatu hizkuntzak direlako, baina “minorizazio digitala” bizi dute ingelesaren aurrean; beste batzuk, aldiz, gure antzeko egoerak bizi dituzte eta antzeko egoerei egin beharko diete aurre. Guztiei begiratzea dagokigu, zer ikasi badugulako.

Horixe da, hain zuen, jardunaldi honen helburua: “Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko estrategiaren inguruan hausnarketa egitea, ingurune digitalean euskararen bizitasunak aurrera egin dezan. Horrela, Europako hainbat herrialdek bultzatutako estrategia digitalak ezagutu nahi ditugu, beraien hizkuntzen bizitasun digitalarekin eta hizkuntza teknologien garapenarekin lotuta”.

Izena urriaren 23a baino lehen eman beharko da, link honetan. Hor ere, programa osoa ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button