MUSIKA

Neighbor bikoteak “Hau” aurkeztuko du Basauri, Hernani eta Gernikan

Maite Larburu (Hernnai) eta Josh Cheatham (Seattle) dira Neighbor taldeko partaideak, eta Hau (Gaztelupeko Hotsak) da bikote horren bigarren esperimentazioa. Bada, asteon, gurean izango dira lan hori aurkezten: asteazkenean, Basauriko Sozial Antzokian; ostegunean, Hernaniko Biteri kultur etxean; eta, azkenik, ostiralean, Gernikako Antitxokoan.

Bikoteak antzinako musika klasikoa du lanbide: Larburu biolinista da, eta Cheatham berriz, viola de gamba-kontrabaxularia. Halere, estudioan elkartzen direnean, pop-etik, klasizismotik zein esperimentaziotik edaten duen musika garaikidea grabatzen du.

Xabier Montoia musikari eta idazlearen arabera, “Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena, bere bigarren diskoa sortzea da, batez ere lehendabizikoa arrakastatsua izan bada, Ura patrikan izan zen bezala. Neighborrekoak lasai egon daitezke, ordea, disko zoragarria baita Hau. Bejondeiela! “

Informazio gehiago: neighbor.nu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button