LITERATURA

Euskal Poesiaren VIII. BBK Jardunaldiak

Gaur hasita eta ostirala bitartean, irailean ohiko bilakatu den Euskal Poesiaren VIII. BBK Jardunaldien programa abiatuko da. Gaurko saioa Bernardo Atxagak zabalduko du.

Irailean Poesia Vasca izeneko jardunaldiak abiatzen dira urteko BBK-ren ekimenez. Aste osoan zehar hainbat saio programatu dira, eta tartean kontzertu bat, eta Pablo Gonzalez de Langarica zenaren omenez argazki erakusketa bat ere bai.

Gaur abiatuko da programa, 20:00etan, Bernardo Atxagaren hitzaldiarekin: El diccionario de piedra / Harriaren hiztegia. Bihar, 19:00etan, Marina Perez-en errezitaldia izango da: Los ónices de Onán. Amalia Iglesias, Rafael Martínez eta Jose Fernandez de La Sota idazleek Luz en el corazón recordando a Pablo González de Langarika izeneko saioa burutuko dute; eta ostean, Carmen Isasik ikus-entzunezko emanaldia egingo du:  Del corazón cansado.

Asteazkenean, irailak 21, Rafael Berriok kontzertua egingo du Epígrafes izenburupean. Ostegunean, Antonio Gamonedaren txanda izango da Pasión de la mirada izeneko saioarekin. Ostirala ere nahiko beteta egongo da, izan ere, Orphenica Lyra Taldeak Los ojos de la iguana saioa egingo du, eta gero, Juan Carlos Mestre eta Manuel Madrid idazleek Poemas al viento errezitaldia egingo dute. Amaitzeko, Miguel Cuadradok Pablo en voz propia izeneko ikus-entzunezko emanaldia luzatuko dio publikoari.

Aste osoan zehar, En memoria de Pablo izenburuarekin, Mikel Alonsoren atzera begirako argazkiak ikusi ahalko dira aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies