ARTEA

Roberto Rodet Villa pintorearen erakusketa Bilboko Ondare aretoan

Roberto Rodet Villa pintorearen obra Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan erakutsiko da urtarrilaren 16tik apirilaren 7ra bitartean. Erakusketaren bidez “gerraosteko euskal artisten belaunaldiko pintore horren obraren berreskuratze historikoa egin nahi da”.  Gaurko inaugurazioan, Pilar Murrek Rodet Villaren obra aurkeztuko du.

Erakusketan pintorearen lan, pintura eta marrazki guztiak izango dira, erretratuak eta irudiekin egindako konposizioak, Enkarterriko paisaiak eta marrazki eta bozetoak.
Roberto Rodet Villa (Balmaseda, 1915-1989) sortzaile handia izan zen eta kultura handikoa.  Pintoreaz gain poesia ere idatzi zuen. Zuzendari artistiko eta eszenografo lanetan ere aritu zen, eta zinema zuzendari izateko lehian ibili zen.
Bere ibilbidea modu honetan laburbil daiteke: “Artistaren esperimentazio plastikoak abstrakzioaren bidera eraman zuen, sinplifikazio formalerantz, eta hori batez ere bere paisaietan nabari da. Marrazkigintzan zehatza zen eta sentsibilitate izugarria zuen kolorean. Artistaren pinturetako ezaugarri nagusiak aldamio-konposizio zaindua eta tonu samurra dira; haren ekoizpen artistiko osoan ikus daiteke azken ezaugarri hori, erretratuetan eta natura hiletan, muraletan eta paisaietan. Inpresionismo osteko postulatuak oinarritzat hartuta eta Cézanne eta Gauguin erreferenteak izanik, Aurelio Artetaren klasizismoak ere erakarri zuen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button